Pandemia garaian izen bereko disko batekin debuta egin ondoren, duela bi urte «No ardieran» EP zoragarriak jarraipena eman ziona, Meta volante orain single berri batekin itzuli da.
«Coplas del iconoclasta enamorado» abesti ederra da: Julián Palomok (Pena máxima, Autumn comets) Vainica Dobleren testu bati musika berria jarri dio, oroitzapen bat ausardiaz berrikusteko… Harekin, Castellóko jatorria duen eta Asturiasen finkatutako artistak bigarren albuma izango denaren aurrerapena prestatu du. Gozatu.







