Electromagnetismo

Salva Alambre

Entzun hemen:
  • Erreferentzia

    R83
  • Euskarriak

    Digitala, Biniloa
  • Fonograma

    Albuma

Bi mila eta hamazortzian ‘Matemática ingenua’ lan zoragarriarekin bakarkako debut ofiziala obratu ondoren, eta ‘Frenesí’ single bikoitzaren aurrerapenaren ondoren, estudioko bigarren lan honekin datorkigu bueltan orain Salva Alambre. Berez, album kontzeptualtzat hartu ezin den arren, ezagututako unibertsoko lau indar naturaletako baten inguruko zenbait ideia metatzen ditu. Ongi etorri ‘Electromagnetismo’-ra.

Ia ezustean sortu ziren laneko kanta guztiak, Murtziako musikariak sintetizadoreak soilik erabilita egin zuen kontzertu instrumental batetik abiatuta. Kantutegiak zuen indarrak sortu zizkion kontzientzia-hartzea eta sorpresa hain handiak izan ziren, bi hilabete geroago, eta hitzak eta egiturak garatuago zituela, El miradoor estudio mitikoan (Alhama mendian induskatua) barneratu zen Alambre, kantu bilduma ezin bereziago hau gorpuzteko. Aurreko diskoa ere grabatu zion Marco Velasco lagun handiaren eskutik, eta artisau-makinismoa lanaren funtsezko ardatza zela, hilabete eta erdiren bueltan burutua zegoen diskoa.

‘Electromagnetismo’-n, sintetizadore analogikoei eta zintazko oihartzun-tresnei eman die lehentasuna Salva Alambrek, baina badira sanplerak, zarata-kutxak, piano eta gitarra bat edo beste (nahiz eta apenas agertzen ez den gitarrarik, aurreko diskoarekin alderatuta). Baina mikrofono elektromagnetiko edota thereminaren ohiko erabileratik haratago, edota diskoari izena ematen dion indarrarekin zerikusi estua duten kontuei egiten zaizkien erreferentzietatik haratago (‘Horizonte de sucesos’, ‘Faraday’ edo izen bereko kantuan), indar hori zeharka agertzen da lirikotasunean, eta modu zuzenean musikako entzule gisa guk sentitzen eta esperimentatzen dugun guztian. Hots, eremu elektriko eta magnetikoz kargatutako partikulen elkarreraginetik abiatuta, soinua bera uhin elektromagnetikoz osatzen da… Hortaz, entzunaldian aurrera egin ahala, nabaritzen dugu hori baino gehiago dagoela eta sotilagoa dela. ‘Electromagnetismo’ kontzeptuaz profitatzen da Alambre sarrera bat marrazteko, estakuku intelektual batez, ados, eta bertatik pop prisma gisa funtzionatzen duen kantu sorta batean barneratzen gara. Eta, bai, horrekin indar hori nabaritzen dugu, eta arrazoitzen duten legeak antzematen ditugu, baina harago joanda, gure gozamenerako Alambrek gauzatu ahal izan duen unibertso musikal distortsionatu eta desnaturalizatuan (eta plano exajeratuz betetakoan) barneratzen gara. Ispilu konkortuen labirintoa, jostagarria, hedagarria eta gozagarria. Sekulakoa.

Bideoak

Kritikak

Iberiar panoramako bertso askea
Luis LLes, Diario del Alto Aragón
Izarretarako bidaia batera eramaten gaitu
Vivian Alor, Music hood
2020ko disko sailkaezin eta interesgarrienetakoa
Juan Carlos Ballesta, La dosis

Bestelako erreferentziak Salva Alambre

Playlists