Popa izan daitekeenari buruzko ikuspuntu desberdina eskaintzeko eta harritzeko sortutako lana (…) ROCKDELUX Juan P. Holguera
Nola ulertu Ghandi rules OK? Gizagaixoak gu! Edonork pentsa dezake ez dela musika-talde bat, baizik eta egoera mental bat. Benetan existitu dira? Baietz esateko frogak egon badaude: Repetidoren ongintzazko hegal abegikorraren azpian zenbait abestiren aztarna, zirriborro, prototipoak daude, ispilu itxurakoak, zeinetan 2012an lehenengoz islatzen baitzen banda ezinezko baten eredua. Areago, ez al zion ‘EP1’ izenburu hark atea irekita uzten bigarren bolumen bati? Bada, ez. Godoten iskin trebe bat izan bailitzan, inoiz existitu ez direla dirudi. Hori sentsazioa! Sumatu baina inoiz gauzatzen ez den ideia baten modukoak dira. Hala ere, bestela ikusita, baliteke susmatze-sasoi horietan hartzea forma Ghandi rules OK-k, nolabaiteko ilusio existentzial batean harrapatuta. 2012ko ‘Borda, va, borda’ lan luzean bezala. Gaur egun arte heltzen dira lan zirraragarri haren taupaden oihartzuna.
Ados. Bada, orain, eta tolesdura konponezin honen ifrentzutik (txinparta kuantiko alderrai bat profitatuz, ziur aski), Oriol Solék eta Toni Sistarék berriro iragan dute atalasea; begira ezazu nola gauden orain: sofa kosmiko batean etzanda, patxada ederrean, tea hartzen, haiek beren abestien unibertsoan barneratzeko erabiltzen duten eskafandra zarpailekin adabakitzen duten bitartean. Azken batean, oso okupatuta, denborapasan. Izan ere, album berri honetan beren orbitaren preso amaitzeko gertu izan dira, beste inoiz baino gertuago, kantu hauek aurrera egitean bidean uzten dituzten ogi apurren modukoak baitira, ez hainbeste bueltarako bidea markatzeko, baizik eta saihesteko. Karramarroa nola, terrest ala tarrast, norabide bakarrean dihardu Ghandi rules OK-k ’Pícnic i conills’-en, beren bururantz.
Ezinezkoa suertatzen da disko hau entzutea Ipotx gorrian pentsatu gabe, haren begirada komikoan, etorkizun glitchdun eta atzerakoiranz, itxura hauskorreko mundu ezezaguna… zeren eta Ghandi rules OK-k beste mundu batekoak ez diren arrastoez hitz egiten digunean, guk etorkizuneko erlikiak ikusiten ditugu. Haiek odola jartzen dute jokoan, eta gu irabazle. Argi eta garbi: ’Picnic i conills’ 26 minutu bikain dira, arte ghandiar gartxuz josiak, maisuki araztua, argiz eta inspirazioz. Barrakuda baten erasoa balitz bezala, diskoko piezen kolpeak garbiak eta bizkorrak dira, fidelitate apaleko eta aire mekanizatuko oinarri erritmikoen gainean artikulatuta, baita baxu gihartsu eta melodikoen gainean ere. Sintetizadoreak, gitar punteatuak, ahotsak eta klarineteak, hain modu berezi eta berezkoan uztartuak, egundokoa. Ez al dira hedatzen ari beltzune bat gure gorputzean, ‘2000 anys’-en iragarri zuten legez? Ez al gara imaginatzen ari ala dagoeneko ereina dute beren ideietako bat gure burutxoetan (Fa l’efecte)? Nola edo hala, entzun dezagun. Ahots berri eta arrotz bat atzematen da, berba garratz bat. Existitzekotan, ez al da hau hau haiengandik espero zena?