Asma

Datozen kontzertuak

Asma taldeak lau album argitaratu eta ezin konta ahala kontzertu ditu bizkar gainean. Talde berezi honen rock bizi eta hedakorraren ertz sonikoek melodiarekin kontraste ederra egiten dute.

Almudena La Torrek (Emilio Manso) eta Juan Aguirrek (Mapa mudo, Bañaperros, El primer hombre, No) osatutako bikoteak hamarkada bat betea duen arren, azken diskoetan eta – oso bereziki – 2021eko «El tiempo no sabe quién eres» lanean izandako bilakaerak aparteko leku propio batera eraman ditu, abesti erakargarrien egileen lekura.

Hala, hasierako irmotasunaren atzean, Asmaren musikak halako ikuspegi esperimental eta are abstraktu bat ezkutatzen du, Santanderreko bandak bere diskurtsoa artikulatzeko erabiltzen duena. Lehenengo inpaktua eztanda sonikotik iristen zaigu, bai, baina bigarren mezu bat artikulazio dinamikotik eta eusteti.k iristen zaigu. Egia transmititzen duen ahotsa da.

Diskografia

Bideoak

Argazkiak

Playlists