Daniel Ardura

Datozen kontzertuak

  • Programatutako kontzerturik ez

Aurreiritzi orori aurre hartzen dio Daniel Ardurak (Ensaña, Alado sincera, Sonio) bere kantuen bidez, poemak kantu edo folkera eramanez, hurbilketa esperimentaletik, sotilki. Ahoskera barea da, eta ahotsa estu lotzen zaio mezuari, artifiziorik gabe. Horrela lortzen du leuntzea sofistikazio formal guztiak, familiar suerta daitezen edota oharkabean pasa daitezen.

Bi printzipio horien kontraposizioari esker -arrisku estetikoa, batetik, eta interpretazio irmoa, bestetik- oreka lortzeaz gain, intentsitate maila bereko bi indarren mendean jartzen ditu konposizioak, norabide ezberdinetan mugitzen direnak eta, nolabait, indargabetzen direnak, une espezifikoak geldiarazi, izoztu eta atzeman arte, halako gelditasun latentea bailitzan.

Une gogoangarri horietan Ardurak baliogabetze semantikoaren erabilera neurtzen du, bere erreferentziez, ustezko aitorpenez edota kantuen zentzu edota jatorriaz zalantza pizteraino. Eta horrek halako limurtze hermeneutikoa dakar, entzutearen poderioz haziz doana. Puntuak lotu beharko bagenitu bezala, kantak hausnarketaren zentzua aktibatzen duten detonagailu txikiz eraikita baileuden eta, hainbatetan entzun izanagatik, beste zerbait esploratzeko aukera emango bailuten.

Diskografia

Bideoak

Argazkiak

Erlazionatutako artistak

Playlists