Mikel Vegak eta Joxean Rivasek (gaur egun Orbain Unit taldean, Akauzazte eta Los Plomos taldeetako zenbait kiderekin) 2012an sortu zuten Killerkume Bilbon. Urte ugari daramatzate Euskal Herriko zirkuitu independentean murgilduta, Loan, Mirage edo Ximel bezalako talde mitikoetako kide.
Haien bizkarrean zenbait Europako bira, bi estudio-disko (‘Trautzer Blaster’ 2013an eta ‘Industrial Sunbath’ 2016an) eta ‘White Noise Session’ bat, 2018an Gaffer eta Repentino zigiluen bidez argitaratua, bikoteak berak aitortu duenez: Killerkume ehuneko ehunean dago zuzenekora bideratuta.
“Duela gutxi, La muerte tenía un blog-en modu distiratsuan deskribatu zituen. Honako hau zioen: azkenik, jazzaren sakoneko proiektu bat aurkitu dugu, etiketa justifikatzen duena, jazzari gezurra esan behar baitzaio justizia egiten zaionean. Killerkumek esperimentala eta industriala oso modu pertsonalean integratzen ditu inprobisazio askearekin. Otsoa killerkumetarren etxeari putz egitera etortzen bada, purrustada ederra eramango du (…).