Bloga

Fajardok album berria argitaratuko du abenduaren 3an

Ikusi ‘Intuición’ lanaren bideoa eta erresebatu biniloan eta digitalean

Kanariar Uharteetan bada esamolde bat: ‘zelajeei begiratzea’. Zelaiak hodei-formazioak dira, nolabait atentzioa ematen digutenak, eta bertan norbera desagertu egiten da tarte batez, paisaia iragankorraren aurrean liluratuta. Txunditze hori bat dator abesti baten konposizio-prozesuarekin. Haizeak gidatzen ditu hodeiak, eguzkiaren argiak zehazten du haien kolorea, eta tenperaturak, presioak, karga elektrikoak aldarazten dute haien forma… sormen-prozesuan artistak melodia bat bilatzen, ezerezetik luzatzen eta moldatzen du intuizioak gidatuta.

Bi mila eta hamazortzian elkar ezagutu zutenetik, bihozkada batek eraman zuen Fajardo bere abesti berriak Trilitratek moldatuak izateko aukerarekin amets egiten hastea. Bidean, miretsitako beste musikari batzuk gehitu zitzaizkion hirukote neoklasikoari, hala nola Marc Enseñat (Monkey Nuts) eta Diego Hdez (Keiko, The Conqueror), eta haien osagarri izan ziren ohiko kolaboratzaileetako hiru: Manuel Campos (Rosvita), Jordi Tost (Gos Binari, Parmesano) eta María Navidad (Tostadas, Mesa Camilla). Bihozkada egia bihurtua zen, eta orduan bai, talde berri honen eskuetan, ideiak kantutegi dinamiko eta ñabarduraz aberats bat osatzen hasi ziren, sendo eta gartxuak oro. Javier Ortizek (Brazil estudioa) ezin fidelago eta osoago harrapatu duen kantu kontzeptualen sorta, ‘Intuición’ izeneko obra erraldoi honetan.

‘Intuición’ behaketari, musikari eta adiskidetasunari egindako kantua da. Bizirik irauteari, azken finean. Majoreroaren hitzetan -‘Intuición’ hartu nuen izenburutzat, nire sormen-nahiaren esentzia bertan datzala iruditzen zaidalako (…). Izan ere, diskoak hainbat gai jorratzen ditu, baina betiere kezka poetiko batetik abiatuta, hausnarketa zehaztugabe eta eder batetik, begi-bistakoa denari erraietako sabotaje baten azpian dagoena. Intuizioak bidea egiten du bere adierazpen gorenean, eta aitatasunaren (Deidad) erronkaren aurrean -ezer argi ez izatearen ziurtasunarekin (Accidentes) – bidaiaren irrika adierazten du (Geometria/ Geología). Arrazoimenaren lasta (Aprender-Desaprender) sumendi bihurtzen da, baina, musikariak esperientzia eszenikoaren aurrean duen bertigoa bezala, itsasoak arrastaka eramaten du, kresalak garbitzen du. Transzenditzen gara. Podomorfoak haitzean hain integratuta dauden mendi batera iristen gara, non ia ezinezkoa den egunez aurkitzea (gauez ateratzen dira trakatxotik, likenak estalita). Gure arbasoen aztarnen gainean jasoko zaituzte Tindayako sorginek. Hemen nago zuen zain.

Pre-order

Tzesnek EP berria argitaratuko du urriaren 8an

‘Orrocos’ entzungai duzu, ‘Ateretlov’ lanaren aurrerapena

Bizkar-zorroan hamabi disko, trilogia bat N izeneko artistarekin (Hellmut Neidhart) eta etenik ez duen kolaborazio-sorta -Abgurd, Drone, TIBProd, Mystery Sea, Eclectic Reactions edo berea den SeriesNegras zigiluetan argitaratua-, Txesus Garate bihurtu da ambient eta zarata garaikidearen erreferentzia, baita (Paraluxekin elkarlanean) ikus-entzunezko anbiguotasunaren eta manipulazioaren musikarena ere.

Nahiz eta euskal esperimentazio-eszenako esploratzaile aseezin honen jatorria industrialaren irmotasunetik abiatzen den, azken bi hamarkadetan bere lanak (Tzesne izenez, Kkopu edo Gutural, GuZural taldeetako kide bezala) planteamendu askoz sinpleagoetarantz eboluzionatu du, konposizio zehatz eta multiformetan oinarritutakoak. Horren emaitza da musika-gorputz iradokitzaile, oniriko, erradikalki kontzeptual bat, konbentzionalismo musikalei muzin egiten diena.

Hain zuzen ere, soinuaren sinpletasun nuklear eta semantikoaren ideia -denboraren modelazioarena, alegia- izango da Tzesnek ‘Voltereta’-rekin topo egitera eraman duena. 2017ko albuma, Daniel Ardurak (Ensaña, Alado sincera, Sonio) gaur egun oraindik folk gisa ulertzen dugunaren josturak tolesten dituena, generoaren oinarriak zalantzan jartzen -eta iraultzen- dituen deskontestualizazio harmonikoaren ariketa monolitiko baten bidez. Orain, EP berri honekin, Tzesnek beretzat hartu ditu Arduraren lan hartako sei pieza, ez bakarrik besteren kontzepzioa gainditzeko, baizik eta bere esentzia berrasmatzeko. Plano formal berri eta bizigarri batean kokatzen gara, non jatorrizkoek beste esanahi bat hartzen duten, hemen, ‘Ateretlov’ honetan, atonalitatetik eta elektronikaren ateak irekita, ezohiko berrinterpretazio honetarako itxuraldatuta.

Pre-order

IbonRG eta Enrike Hurtadoren album berria uztailaren 2an

Erreserbatu orain ‘oMOrruMU baMAt’ biniloan eta digitalean, eta ikusi ‘edipo berriari’ abestiaren bideoa

Urrinik jaulkitzen ez duten diskoak badiren bezala -‘Zeren urrina dute urrinik ez duten gauzek?’, galdetzen zuen poetak-, badira omenaldi urrin sarkorra jaulkitzen dutenak. Eau d’hommage. Omenaldi, zeinaren atzean beti baitago pertsona bat, zeina izan nahi den, eta barka erredundantzia, omendua -zera abstraktuagoak ere omentzen dira, adibidez aberria, nekez ulertzen dudan gauza: ez dago omenaldiaren ohorerik jasotzen duenik; ez ote diren omenaldi horiek, beraz, neurri batean auto-omenaldi-. Edo, pertsona bat baino, pertsona gehiago, inor omentzeko, omendu nahi den pertsonaz gain, omendu nahi duen pertsona bat ere egon behar baita. Edo omendu nahi den eta omendu nahi duen pertsona bat baino gehiago, eta hartara omenaldia bilakatzen da bakanal, ez derrigor haragizko -izan ere, halakoak gehienetan izaten dira izpirituzko, are zuzenean zerutiar-.

Ezer baino lehen esan idazle erabat omengarria dela Joxan Artze (1939-2018): abangoardiako poeta lehen liburuetan -nondik hartuak izan diren disko honetan bildutako testuak-, poesia bestelako diziplina artistikoekin nahasteko prest, batzuek kokatu nahi izan dute poesia bisuala deitu izan den mugimendu batean -etiketak berriz ere, ez dugu ikasten-. Poesia musikala ere izan zitekeen, kontuan hartzen bada zenbat jendek musikatu dizkion poemak -Mikel Laboak haragiztatzen ditu denak, ‘Gernikako arbola’ ez, ‘Txoria txori’ ereserki nazionalaren sortzaileak: Baionako errugbi jokalariek ere abesten dute, eta letra herrikoia dela uste arren, Artzerena berarena dukegu-. Korrontearen kontra beti, ezein modaren gainetik, berrituz, bilatuz, bidea irekiz aihotza eskuan poesia ofizialaren oihan itxian barrena. Batzuetan esperimental (Edipo berriari) edo/eta politiko-sozial (Amaren sabela), beste batzuetan liriko (Euria bezain garden) edo/eta pikante (Atso otsoa). Rara avis bat, baina osotoro garaikide.

Bestalde daude omentzaileak, biga, IbonRG eta Enrike Hurtado, ibilbide luzekoak biak musika-baitan, egun batez elkartzea erabaki zutenak gure poeta handia omentzeko. IbonRGk jarraipena eman dio hemen ‘Hil zara’ (2019) bere lehen diskoarekin irekitako bideari, landuz ahots biluzi nahiz pianoarekin beztitua; eta Enrike Hurtadok, bakarkako Azunak eta Bazterrak proiektuetan bezala, berak garatutako softwareekin esperimentatzen segitzen du. Emaitza diren piezak, hamaika, oso dira askotariko: a capella organikoenetik, instrumental elektronikoraino, protagonismo berezia hartzen duela txalapartak -Joxan eta Jexux Artze anaiek arterako erreskatatu zuten instrumentuak-, antzinako moldean emana -egurrezko ohol bakarrarekin-, Enrikek sorturik softwareetatik pasata -soinua txikituz eta berrosatuz-, are txalapartaren gisan joz pianoa -Chick Corea defuntuaren ahaire batekin-. Eta hala gauzatzen da omenaldia, zeina ez datzan esatean ze ona, ze altua, ze goapoa zaren, ze bibote ederra daukazun. Abiapuntu den omenaldia, inspirazio, gauzatxo batzuk hartzen dizkizut nik, baina beste gauzatxo batzuk egiteko, ez zureen kopiak, beste berri batzuk baizik, inspiratuak, gutxi-gehiago, zureetan. Sorkuntza ekintza oro baita, funtsean, birsorkuntza bat: inork ez du ezer sortzen, eta barka bigarren erredundantzia, ezerezetik. Sorkuntza ekintza oro litzateke, hartara, omenaldi bat, eta disko hau da, hain zuzen, Joxan Artzeri egindakoa, (haren) poesiari, (haren) bilaketa etengabeari, (haren) konformismo ezari. Eta da, azken buruan -eta funeraria bateko eslogana iruditu arren-, bizitzari egindako omenaldi handi bat. Eskerrik asko, beraz, omendu eta omentzaile, hainbeste emateagatik.

oMOrruMU baMAt. Eau d’hommage, Aritz Galarraga.

Pre-order

Isasak eta Córdobak album berria argitaratuko dute maiatzaren 21ean

Aurrerapen kantu bat entzun dezakezu, baita biniloan eta digitalean erreserbatu ere

Jatorri uruguaitarra duen Conrado Isasa (A room with a view) eta Kopenhagen bizi den Ignacio Córdoba (Fuego, MAGIA) artista madrildarraren arteko topaketaren ondorioz, esku artean duzuen diskoak talentu paregabe biren uztarketa gordetzen du. Orbita ezberdinetatik datorren bidegurutzea, hemen, ordea, gorputz musikal liluragarri bat eraikiz osatzen direnak.

Isasak lau disko plazaratu ditu, azkena bere izena daramana eta aurten argitaratu berria. Sentikortasun ikaragarri bati eta diskurtso tonalaren artikulazio bati esker – fintasun eta xumetasunez gainezka–, urteen joanak bere espazioaren giltza eman dio Isasari, gitarra instrumentalaren nazioarteko eszenaren barruan sartzeko. Isasa aspaldi hasi zen oroimenaren barru-barruko bazterrak aztertzen, eta pixkanaka, partzialki eta kontu handiz, argilunean, bere bizitzako eta familiako esperientziaren ondare erregogorra argitzen. Eta horixe dakar gure aurrera, zailena lortzeko: bere bizitza musikan birmoldatzea, unibertsala urratzea. Bestetik Cordoba dugu, Madrilgo punk eszenatik datorrena eta nazioarteko musika esperimentaleko eta inprobisazioko zirkuituetan ibilbide luzea duena. Cordoba zeremonia sekularren maisu gisa defini genezake: elektrizitateen gidari den gorputza -bereak eta besterenak-, betiereko ikastuna eta errorista profesionala, ondorengo helburua edozein musika diziplina estankoren konfort-eremuak leherraraztea duena. Beti, aurreiritziak eta itxaropenak gaindituz, eskolastikak ezarritako mugak lausotzen diren leku berri, ustekabeko, aldakor eta inklusibo batetik.

Gabonetan grabatu zuten, Victor Avilaren etxeko garajean (Escaire), Elxen, eta inolako isolamendu akustikorik eta intsonorizaziorik gabe. Isasak eta Cordobak osatu duten albumak muga zanpatzen du, eta aurrez pentsatutakoa eraldatzen du, etengabeko ezustekorantz biratzeko. Disko honek mugarria da bien ibilbidean, eta, aldi berean, gertukoenek ere imajinatzen ez zuten ezusteko oparia da. Mila esker.

Pre-order

Peñak disko berria argitaratuko du apirilaren 23an

Erreserbatu orain ‘Carreiro’ biniloan eta digitalean, eta ikusi ‘Burato’ kantuaren bideoa

Iaz ‘Formula’ izeneko EP eder bat argitaratu ondoren, Peña bueltan da ‘Carreiro’ izeneko estudioko lehen lanarekin. Debut harrigarria da, eta errebelazio oso bat, ez bakarrik folka gainditzeko, baita galizierazko musika garaikideari dagokionez ere.

Mendekotasun jentilizioa abiapuntutzat hartuz, Toño Magariñosek (diola, Unicornibot), Ruben Abadek (Cro!, Trilitate) eta Elena Vazquezek (Trilitrate) osatutako taldea gai izan da kantu multzo bikain bat harilkatzeko, sinpletasuna, idiosinkrasia eta ausardia formala uztartuz. Izan ere, ‘Carreiro’-n, musika herrikoiaren pultsio subkontzientea modu zabalean irudikatzen zaigu, harmonikoki gainezka egiten duena eta apartekoa.

‘Burato’-ren irekieran organo-hormak egiten digu harrera; jarraian, emoziozko segak: belardien zikloa, zeinaren deskribapen liturgikoak gaiaren metrikarekin bikain bat egiten duela baitirudi. Baina ez pentsa, itxuraz hunkigarria den ‘Selva’-k azaleko diskurtso eco-friendlyari nolabaiteko kritika egiten dio, eta ‘GPS’-ren 5/4etan batek galde lezake –Estamos ata os collóns de estar sempre conectadas, ou non? (…). Modu batera edo bestera, azkenean, abesti guzti-guztietan maitasuna dagoela iruditzen zaigu, nahiz eta, ziurrenik, ‘Bandeira’ izan diskoa hobekien definitzen duena. Itzulera berri gisa funtzionatzen duen albuma, ondorengo etxerako deia: gure haurtzaroko irudiak proiektatzen diren familia-espazioa, horietan elementu batzuk sotilki berrordenatzen ditugun arren… ez, dena ez dago zegoen tokian.

Pre-order

Les conches velasques taldeak lan berria argitaratuko du martxoaren 5ean

‘Celebración del trance profano’ biniloan eta digitalean erreserba dezakezu orain. ‘Fluorescencia’ da lan horren aurrerapen kantua

Bere estreinaldi ospetsu eta errebelatzaileak argia ikusi eta bi urtera, Les conches velasques pregoi goratuen bilduma berri honekin itzuli da, bi eta hiruren dantza komunitarioko gonbidapen honekin, ‘Celebración del trance profano’ izenburupean.

Bere garaian Picoreko Pablo Jimenezen esplorazio proiektu pertsonal bezala hasi zena, erakunde kolektibo bihurtu da, non Jesus Landa, Thomas House (Sweet Williams, Charlottefield) eta Sergio Segurak (azken hau grabazioaren arduradun ere bai, Cristean Barrosekin batera) parte hartzen duten. Era berean, bere lehen diskoan mudejar kutsuko rocketik abiatzen zena, herririk gabeko musika popular, garaikide eta unibertsal moduan kristaltzen da hemen.

Errepikapena metodo eta ospakizuna helburu duen berbenan, kantutegi inklusibo batez gozatzen dugu, Pedro Salinasen esentziarekin eta Miguel Hernandezen poetikarekin, baina hori baino gehiago dago. Aldi berean, Les conches velasques gai dira Nass el Ghiwane, Agapito Marazuela edo Hamid Alemmouren lanak integratzekobere kantutegian, guztiak ere naturaltasun osoz nahasiak bere errepertorio propioan.

Orain, Zaragozako taldeak eskaintzen duen aireak, darabilen bizkortasunak, izpiritu libertino eta kale zapore paregabe batez bustitzen dute erritual hau. Ziur aski, musika hau esentzialismoa eta eklektizismoa baztertzaileak ez direla erakusten duen froga urri horietako bat da. Aitzitik, hemen egiaztatzen da legatu gisa duen osagarritasuna, arbaso elektrifikatu gisa. Les conches velasques-ek gure kontzientzien hormaren kontra gai errepikakor baina estali bat proiektatzen du: gure Iberia maitean nagusi den imajinario kolektiboari aplikatzen diona.

Hau da Mendebaldea?

Pre-order

El relevo alemán taldeak album berria daka

Dagoeneko entzungai duzue gure web-orri berrian!

El relevo aleman taldeak bere bosgarren estudioko lana argitaratuko du ostiralean, urriak 16, biniloan eta digitalean. Entzun dezakezu ‘La séptima extinción’ Repetidor.org webgunean osorik eta esklusiban!

Hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidean, kontzertu ugari, lau EP eta bost album bildu ondoren, El relevo alemán erreferentziazko bandetako bat bihurtu da lurpeko eszena iberiarrean. Orain, Cristina Arroyo, JC Peña (Estoikov) eta Javier Otones (Tremolino, Soul rubbers) gure aurrean ditugu orain arteko diskorik onena eskuan, lehen play-tik gure irudimena zabal-zabalik uzten duen izenburu batekin.

Norbaitek esan zuen -El relevo alemánen diskoak Javier Ortizek soilik graba ditzake (…). Hala da, beste behin ere Estudio Brazil gai izan da zaplaztekoa bere horretan harrapatzeko, hirukote madrildarrak bere kontzertuen lehen lerroetan orraztuak atontzen dituen karraska irmo, zorrotz eta gogorra. Beste behin ere, urrezko soinua. Izenburu misteriotsutik hasita eta kantuz kantu, erreferentzia zainduz beteta dago disko hau, entzute aktiboan zehar argitu beharreko material agorrezinez. JC Peñaren hitzetan -Gero eta gutxiago gustatzen zait letrei buruz hitz egitea, baina esan diezazuket hau dela gehien harrotzen nauen diskoa, eta horretaz ez dago zalantzarik (…). Orain zuen txanda da, gozatu.

Tilde taldeak album berria dakar, ‘Algae’ ostiral honetan, irailak 25, irtengo da biniloan eta digitalean

Entzun ezazu osorik eta esklusiboki gaurtik aurrera Repetidor.org-en!

Tildek estudioko hirugarren lana argitaratuko du, ‘Algae’ izenekoa, datorren ostiralean, irailak 25, biniloan eta digitalean. Gaurtik aurrera osorik eta esklusiboki entzun dezakezu gure webgunean!

Bi mila eta bederatzian debutatu zutenetik eta orain arteko bi EP eta bi albumetan, Lluvi Farré, Mati Pando, Carlos Sánchez, Carla Suzart eta Mario Vélez elkartzen dituen Tilde taldea kantuak sortzeko modu idiosinkratikoa definituz joan da. Eta ‘Algae’ izeneko estudioko hirugarren harribitxi honetan kristalizatzen da modu berezi hori; horren erakusgarri da ‘Desapego’ single zoragarria. Zuzenean eta inolako amarrurik gabe grabatua, Bartzelonako taldeak zoliaren eta zehatzaren arteko oreka gaitza erdietsi du. Haize kontra beti, bazterretatik ekoizten dituzte metrika eta kronika, ezusteko egiturak harmonia aberatsez betez, eta horien ardazten da hain berezkoa duten berba, ezinago berezia. Berba onbidezkoa, desanbiguazioantz ihesi etengabean doala dirudiena eta gure aurrean plano figuratibo bikoitz hau jartzen diguna: hausnarketa intimoenetik idatzitako kantak eta ahots umil baina irmo eta subertsiboa elkarrekin bizi dira bertan.

Bi mila eta hamazazpian, taldearen bigarren lan luzeari esker, ‘Animares’, ausardiaz jositako taldea deskubritu bagenuen, orain ‘Algae’-n, Tildek bere dimentsio lirikoena eta andalusí-ena agerian jarri du, zaurian atzamar erraldoia zizelkatzeko. Norabide guztietan hedatzen den imajinario erraldoia.

Salva Alambrek disko berria argitaratuko du bihar

Dagoeneko entzungai duzue gure web-orri berrian!

Salva Alambrek bere bigarren albuma plazaratuko du bihar, irailaren 4an, ostiralarekin. ‘Electromagnetismo’ izena daraman lan hau entzungai dago jadanik gure web-orri berrian! Gozatu!

Bi mila eta hamazortzian ‘Matemática ingenua’ lan zoragarriarekin bakarkako debut ofiziala obratu ondoren, eta ‘Frenesí’ single bikoitzaren aurrerapenaren ondoren, estudioko bigarren lan honekin datorkigu bueltan orain Salva Alambre. Berez, album kontzeptualtzat hartu ezin den arren, ezagututako unibertsoko lau indar naturaletako baten inguruko zenbait ideia metatzen ditu. Ongi etorri ‘Electromagnetismo’-ra.

‘Electromagnetismo’ kontzeptuaz profitatzen da Alambre sarrera bat marrazteko, estakuku intelektual batez, ados, eta bertatik pop prisma gisa funtzionatzen duen kantu sorta batean barneratzen gara. Eta, bai, horrekin indar hori nabaritzen dugu, eta arrazoitzen duten legeak antzematen ditugu, baina harago joanda, gure gozamenerako Alambrek gauzatu ahal izan duen unibertso musikal distortsionatu eta desnaturalizatuan (eta plano exajeratuz betetakoan) barneratzen gara. Ispilu konkortuen labirintoa, jostagarria, hedagarria eta gozagarria. Sekulakoa.