El relevo alemán taldeak album berria daka

Dagoeneko entzungai duzue gure web-orri berrian!

El relevo aleman taldeak bere bosgarren estudioko lana argitaratuko du ostiralean, urriak 16, biniloan eta digitalean. Entzun dezakezu ‘La séptima extinción’ Repetidor.org webgunean osorik eta esklusiban!

Hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidean, kontzertu ugari, lau EP eta bost album bildu ondoren, El relevo alemán erreferentziazko bandetako bat bihurtu da lurpeko eszena iberiarrean. Orain, Cristina Arroyo, JC Peña (Estoikov) eta Javier Otones (Tremolino, Soul rubbers) gure aurrean ditugu orain arteko diskorik onena eskuan, lehen play-tik gure irudimena zabal-zabalik uzten duen izenburu batekin.

Norbaitek esan zuen -El relevo alemánen diskoak Javier Ortizek soilik graba ditzake (…). Hala da, beste behin ere Estudio Brazil gai izan da zaplaztekoa bere horretan harrapatzeko, hirukote madrildarrak bere kontzertuen lehen lerroetan orraztuak atontzen dituen karraska irmo, zorrotz eta gogorra. Beste behin ere, urrezko soinua. Izenburu misteriotsutik hasita eta kantuz kantu, erreferentzia zainduz beteta dago disko hau, entzute aktiboan zehar argitu beharreko material agorrezinez. JC Peñaren hitzetan -Gero eta gutxiago gustatzen zait letrei buruz hitz egitea, baina esan diezazuket hau dela gehien harrotzen nauen diskoa, eta horretaz ez dago zalantzarik (…). Orain zuen txanda da, gozatu.