Pandemiaren amaieran, Julian Palomo (Pena máxima, Autumn comets) proiektu intimo eta pertsonal honekin atera zen: Meta volante. Eta izen bereko lehen albuma argitaratu zuen 2021ean.
Bateko, gitarra dardarti eta kristalinoak, besteko, progresio ederretan zehar kizkurtzen eta areagotzen diren oihartzun durunditsuak, Madrilen bizi den Castellóko artista honen musikak slowcore izpirituaren esentzia harrapatzen du paisaiak iradokitzen dituzten abestietan, bere ihes-puntu argitsuei esker.
Lasaitasuna iristen denean hitza agertzen da, bere ahotsean zirraragarria. Meta volante lanarekin, poparen irtenbide estetikoa minimalista bezain hedakorra da bere proiekzio poetikoan.






