Tresneria

Mikel Vega

Entzun hemen:
  • Erreferentzia

    R152
  • Euskarriak

    Digitala, Biniloa
  • Fonograma

    Albuma

Egungo Euskal Herriko eszena esperimentaleko musikari nabarmena, Mikel Vegak bere talentuaren arrastoa utzi du Loan, Orbain Unit, Conteiner eta batez ere Killerkume rock talde garrantzitsuetan. Izan ere, Sestaoko artistak bakarkako ibilbideari ekin zionetik, musika inprobisatuaren eszenarako erreferente bihurtu da. Europako kontinente osoko agertokien gainean aritu izan da eta kolaborazioen zerrenda luzea du: besteak beste, Black Earth, Imbernon, Jörg A. Schneider, Garazi Gorostiaga, Wolkokrots, Xabi Strubell eta, jakina, Miguel A. García (alternatiba eman ziona). Mikel Vegaren eskuetatik gitarra esperimental garaikidearen une handiak igarotzen dira.

2021ean «Powndak Improv» diskoarekin debuta egin zuenetik, Vegaren diskografiak erreferentziak metatu ditu etengabe. Bada, Joseba Agirrezabalagarekin eta Izaskun Simonekin batera osatzen duen hirukote zirraragarria, edo Xabi Strubellekin duen bikotea (Bidai izenekoa) alde batera utzita, dagoeneko zazpigarren diskoa da hau, orain arteko estudioko azken lanik sendoena, «Tresneria».

Gitarra funtsezko tresnatzat hartuta, «Tresneria» k sampling-a uztartzen du, bai eta elementu elektroniko eta elektroakustikoak ere, halako tinbro-prozesatze batean, zeina inprobisazioaren emaitza baita, bai, baina aldez aurreko konposizio-lan baten emaitza ere badena. Eta hor datza bere funtsezko faktorea; izan ere, diskoko pieza bakoitza egitura narratibo oso argi baten arabera artikulatzen da, eta egitura hori pixkanaka-pixkanaka garatzen da, trantsizio hipnotikoak harilkatuz – tonu-une batzuekin –, ideia-abesti moduko bati forma eman arte, zeina oso pertsonala baita. Mikel Vegaren musikak free-aren eremua gainditzeaz gain, tentsio-atseden kontzeptuaren erabilera maisuari esker, drone edo ambient-aren berezko morfologiei ere heltzen die, hizkuntza klasikotik hain urrun baitaude.

Bideoak

Bestelako erreferentziak Mikel Vega

Playlists