Entzun hemen:
  • Erreferentzia

    R314
  • Euskarriak

    Digitala
  • Fonograma

    EPa

Lau EP, hogei disko, eta Iberiar penintsulan zein Ingalaterran, Frantzian eta Italian egindako hirurehun kontzertu baino gehiago bere gainean dituela, Joseba Irazokik (Bashoan, Onddo, On Benito, Atom Rhumba) EP berria argitaratu du Noël Akchoté-rekin. Gaur egungo inprobisazio librearen eszenako paristar nabarmena da Akchoté, bere ibilbideak jazz, elektronika, musika garaikidea eta musika zaharra ere hartzen baititu, eta bere grabazio eta kolaborazioen artean ezagunak dira David Grubbs, Derek Bailey, Fred Frith, Luc Ferrari, Mary Halvorson edo Sam Riversekin egindakoak.

Beraien kabuz grabatu zuten musikariek beren estudioetan, eta Iñigo Irazokik Atalan (Bera) nahastu zitun. Gitarra bikote honek okindegiko edo arotz-langileen arteko elkarrizketa formarik gorenera iristen da. Izan ere, ortodoxia teknikorik behar ez duen izaerak —ezta generoetara lotzen denak ere— bedeinkatua da; 1950eko hamarkadako erosotasun industrialaren beroan elektriko bihurtu zen tresna hori, eta ordutik, tresna huts gisa mantendu da. Esan bezala, neska-mutil bat musika tresna denda batean sartu eta gitarra batekin ateratzen da: batzuek garaje-bandak osatuko dituzte, beste batzuek jazz ikasiko dute, beste batzuek abestiak idatziko dituzte joaz abesteko. Herri tresna den heinean, Akchoté berak gitarra hartzen du abiapuntutzat disko hau azaltzeko:

—Josebak eta nik jatorri, ibilbide edo praktika desberdinak baditugu ere, topaketa honetan tresnak sormen eremu oso emankor bat ireki digu esperimentatzeko, elkarren azpikontzientzia piztuz eta argituz. Musikak bere hizkuntza duenez, musikak musikaz hitz egiten digu nagusiki (ez bada esklusiboki), eta gure kasuan, ez da mugarik egon. Ezein estilistikako marka zehaztu aurretik, ezezagunarekiko dugun goseak eta elkarren arteko musikaren aldeko hautuak libre mantendu gaitu (…). Gozatu.

Bestelako erreferentziak Joseba Irazoki

Playlists