Joseba Irazoki

Datozen kontzertuak

  • Programatutako kontzerturik ez

Lau EP eta hogei bat album argitaratuta, eta hirurehun komtzertutik gora iberiar penintsulan, Inglaterra, Frantzia eta Italian, Joseba Irazoki (Bashoan, Onddo, On Benito, Atom Rhumba) nazioarteko erreferente bihurtu da musika garaikidearen eta esperimentalaren eszenan, baita lehen mailako gitarra-jotzaile ere Nacho Vegas, Rüdiger, Petti, Rafa Berrio edo Anje Duhalde artistentzat, besteak beste.

Berakoa jatorriz, Irazokik garatu duen bilaketa prozesuari esker, gitarrarako errepertorio ikonoklastenetako bat sortu du. Bere kontzertuak bidaia sentsorial kolektiboko ezinbesteko esperientzia ere bihurtu ditu.

Introspekziotik abiatuta, bere konposizio instrumentalek zein inprobisazioek esperimentazioa eta tradizioa naturaltasunez batzen dituzte, eta isurtzen duen sentsibilitateak beren jatorria ekartzen du gogora, mugak desafiatzen ditu eta itxura atemporala hartzen du. Azken batean, Irazoki gaur egungo abangoardiako gitarraren erreferente bilakatu da.

Diskografia

Argazkiak

Playlists