Hasiera batean asmo formalik ez egon arren, eta Madrileko lehen topaketa haiek topaketa hutsak besterik ez izan arren—elkarrekin jotzeko, eguna eta, bide batez, gaua pasatzeko—, gauza bat argi zegoen: halako talentuen arteko adiskidetasun hartatik banda bat ernalduko zen. Izan ere, ibilbide joria dute eszena alternatiboan Amanda Palmak (Las odio, Las Janes, Montgomery), David Iñurrietak (Terrier, Fumestones), Lili López (Terrier, Call me idiot), Luis Pimentelek (Rocío Saiz, Megarrollo, Caballo Prieto Azabache, Dedo de serpiente) eta Nacho Monterok (His majesty the king).
«Combustión» abestiak, taldeak berak egindako bideo batekin batera, gaur egun errealitatea distortsionatzeko dauden modu ugarienetako batzuek (konspirazio-teoriak eta haien instrumentalizazio faxista) sortzen duten gehiegizko informazioa, desinformazioa eta antsietate kolektiboaren egoera jorratzen ditu.






