Walking Landsek Shonen Batekin partekatutako EP berria argitaratu du. Aspalditik errotu den adiskidetasun eta mirespenaren ondorioz, «Split» hau aitzakia ezin hobea izan zen bi taldeak lanean ari ziren abesti berriak amaitzeko eta dokumentatzeko.
Shonen Batek berek Malagako CSA Las Vegasen grabatuak, «The Kiss»-ek gure bizitzako une jakin batzuei buruz dugun pertzepzio nostalgikoaz hitz egiten digu, baita denboran zehar nola handitzen diren ere, «Words»-ek lagunak galtzeak dakarren inpaktuari buruz hausnartzen du… eta «Is this thing still on»-ek DIY eszenako jendeaz, handik pasatu besterik egiten ez zutenez.
Bestalde, Ernest Gómezekin Bartzelonako Delapaz estudioan grabatuak; «The water holds me» Walking Landsek ura errealitatea beste modu batean esperimentatzen dugun substantzia gisa deskribatzen du, «Waitek» gure harremanak hobetuko dituen hizkuntza komun bat bilatzearen garrantzia jorratzen du, eta «Nakatsugawak» erabat arrotza den espazio batean dauden bi pertsonen arteko zoriontasuna kondentsatzen du.




















