Hurrenez hurren Piñor (Ourense) eta Hospitalet de Llobregat dute sorterri eta bizileku David Sopranok (Abuela te quiero!) eta Juanjo Gómezek (Parmesano). Bartzelonan ezagutu zuten elkar eta OU talde mitikoa sortu zuten (baina beste astakeria ahaztezin ere, adibidez, Lysergic Farmers of The West, etc). Harrezgeroztik, bost axola non eta noiz, Avecrem izenez jarraitu dute jotzen.
Disko bi publikatu dute gaur arte: ‘Una chicha loca’ 2015ean eta ‘Ya somos ricos’ 2018an. Avecremek ez du inoiz entsaiatzen kontzertuen aurretik, eta diskoa grabatzea aitzakia besterik ez da sortutako abestiak betikotzeko.
Inprobisazioa dute konposatzeko formula bakar; haien adiskidetasunak eta musikak ideia bakarra,m handia eta askea dute akuilu: barrez lehertzea. Baina kontuz, gero, oso metodo zail eta intuitiboa da, edozein banda definitu ohi duen edozein afinitate estetikoaren mailakoa.