Gaur egungo eszena akustiko independentea ulertzea ezinezkoa da Isasa eta Trice gabe. Bion arteko loturatik sortu da Burro.
Proiektu horretan bat egiten dute, alde batetik, Beatriz Montielen pop akustikoak eta gure bizitzaren eguneroko alderdietan esentzia poetikoa atzemateko eta sinbolismoz hornitzeko dohainak… Conrado Isasaren tenple paisajista eta melodietarako errubrika nahastezin eta betierekoarekin.
Burro konfidentziaren froga argia da, konfiantzaren sinbolo nagusia den heinean, baina abenturaren jatorria ere izan daiteke. Besteekin partekatzeko espazio musikal berri bati forma emateko sentsibilitatea, tentazioa eta ausardia. Quel plaisir!