Duot

Datozen kontzertuak

  • Programatutako kontzerturik ez

Estética desafiante: levantar piezas tan altas que se diluyan a la vista, sobre andamios y ante el vacío, no hay vértigo ni red (…) SALT PEANUTS Eyal Hareuveni

Duo bat zarete. Ez edozein duo: Duot zarete. Hamarkadatik gora daramazue eszenatokiak urratzen, gogor, etenik gabe. Sarerik gabe. Instrumentuak eta zuek. Egin zitekeen eta egin egin zen, egin zenez. Eta egin jarraitzen duzue: ahots propioari eutsiz erakustea espainiar estatutik musika eskola batetik irten eta inprobisazio askean ardaztu daitekeela ibilbide bat, orokorki, eta diskurtso propio bat eraiki daitekeela, partikularki.

Hor mamitzen da izaera, bai, intuizioa gara daitekeen une bakarrean, hain agerikoa den testuinguru aske batean elkarreragitea ahalbidetzen duen horretan: eszenatoki gordina, ankerra, errukigabea. Mukuru dauden aretoak zein publikoa lagun bik osatzen duten horiek. Jo eta jo, eta bilatu, norabide, helmuga argirik gabe. Jakitun egiazko bidea asfaltatu egiten dela duoa, Albert Cirera eta Ramón Prats, altxatu egiten dela haien ideia eta soinuen elkargunearen gainetik.

Zuzeneko disko bat, estudioko hiru (azkena, The Ex talde mitikoko Andy Moorekin batera 2017an emandako ‘Food’) eta bizkar gainean Europa hainbatetan korritutako birak dituztela, begiak itxita entzun behar dahaien musika, itsutu egin behar da kontzientzia ezer ezin dadin sar, eta notarik, soinurik ez dadin eskapa, ezta pieza bakoitzaren amaierako azken xuxurlaren oihartzun lausoa ere. Zintzoa bezain durduzagarria

(…) Yahvé M. de la Cavada

Diskografia

Bideoak

Argazkiak

Playlists