Hondartzako hondarretan etzanda; hegazkin bat publizitate-pankarta batekin, slow motion iragarki bat ostertzeko kromaren gainean, zeinean ‘Fills de puta’ irakur daitekeen.
Les Sueques taldearen % 75 emakumeak dira, eta poparen argi-ilunak aztertzen ditu, gozotasunez, bai, baina letra zorrotzak eta melodia kitzikagarriak erabiliz. Blanca Lamar, Tuixén Benet, Raquel Tomàs eta Pau Albà (Tokio Sex Destrution) musikariek osatzen dute taldea.
Dantzatu, antzeztu, abestu, jo, mozorrotu… Bizardunak, superheroiak, postako bulegariak edo Corte Ingléseko saltzaileak. Erritmo sendoko eta gitarra zorrotzeko popa, iluna eta naïfa. Letra sinple baina urratzaileak dituen organorik gabeko gorputza. Egia biribilak, gauza txar bat bezain freskoak. Les Sueques gauza dira festa batera joateko ‘Nor da nor’ jolaseko pertsonaiez mozorrotuta eta wok bat zozketatzeko.