Sem Garcíak (Pómez, Ambar pool, Mature/older, Princess plan, Playmates) hamarkada bat zeraman itzalean lanean, ideia berri bakoitzarekin bola bat egiten eta zimurtzen. Zirriborro horien erruz bere lagunek ez zioten azalpenak eskatzeari uzten. Abesti mamuak ziren guztiak, harik eta ‘Acerca de las cosas’ lehen albuma argitaratu zuen arte.
Rockaren lezioa ondo ikasita, hor datza bere sekretu handia: letra larriz idatzitako abestiak, hizkuntza sendoa eta erabakitzailea dutenak, riff, garapen eta testura bakoitzean agerian dagoena. Lerro eta erpin bihurriak, begirada alde batera baztertzen ez duenaren segurtasunak (suspentseak) irmoki jasoak…
Palisandroren abestiak horrelakoak dira. Etxea landatu duenaren baldintzarik gabeko nolakotasuna dutenak, zoriontsu sentitzen denaren errezeloa eta – beti – azalekoari uko irmoa egiten diotenak.