Julian eta Pablo P. Campesino anaiek (biak Autumn Comets taldeko kide ohiak) osatzen dute Pena máxima, eta musikari baten sen zintzoenetik sortzen da: barruko abestiak ateratzen uztea, bere horretan. Lehen albumak, argitaratu berriak, ‘Un camino corto’ du izena, Raul Perezekin grabatu zuten Sevillako La mina herrian eta asmo adierazpen bat da.
Formazio berriak, (bateria eta gitarra instrumentu bakarrak dituen bikotea), sinpletasuna du helburu, kantuak egiteko bide nagusia den aldetik; ondorioz, emozio-emari handiagoa, berebizikoa, irekitzea dakar, diskoko hamar mozketetako bakoitza nortasun propioarekin eratzea eta, bata bestearen atzetik, entzun ondoren, albuma erabat harrapatzea eragiten duena.
Ororen gainetik dagoen melodiarako jaidura eta tinbre-testuren tratamendu bikainarekin, Pena máximak slowcore onenaren baliabideak harrapatzea eta bere egitea lortzen du. Baina, batez ere, bere musikak pop onenaren esentzia kategoria gogoangarrietara igotzen du. Zure talde gogokoena aurkezten dizut.
















