Fajardo

Datozen kontzertuak

  • Programatutako kontzerturik ez

Fuerteventurakoa da José Antonio Fajardo eta Kanaria Handiko Las Palmasen bizi da. Penintsula zeharreko bira bat lehenengoz 2009an egin zuenetik, besterenezinerantz sendotu da bere ibilbidea; zenbait single eta split, EP bat eta bi album, haietako azkena, 2015eko ‘Arrullo magnético’ maisulana da.

Fajardok garatu duen ahoskera eta ahotsaren (ez) kontrola paregabea da. Majoreroak bazter utzi du dena, eta gai da bere gorputza ere enbargatzeko, hitza jartzeko egiaren bila noranahi abiatzen diren kantuen zerbitzura. Erraietatik samurtasun sakonenera egin dezake. Fajardoren ahotsak konposatzeko era eder eta beharrezkoa janzten du. Errekarentzako ubidearen moduan, piezek erdi osagarriei esker bizi dira.

Kontrol horrek gain hartzen dio konposatzeko moduari, darabilen metrika zehatza eta naturala baita, darabiltzan egituretan diskurtsoak agintzen baitu zer erakutsi eta zer ezkutatu. Tentsioa eta goxotasuna, suspentsea eta barea, armonikoki konplexuak baina entzulearentzat xamurrak (erronka latza). Neurria eta zuhurtzia formaren atari badira ere, edukiarekin asmatzea beste kontu bat da… Emozioen patina oso bat azaleratzen. Solemnitatea darion ostadarra, zintzotasunetik zabaltzen dena eta, pixkanaka, forma estetiko esentzialak osatuz doana.

Diskografia

Bideoak

Argazkiak

Erlazionatutako artistak

Playlists