The Mistake taldearekin hamabost urteko ibilbidean lau disko kaleratu ondoren, Daniel Álvarezek jarraipena ematen dio 2012an abiatu zuen Best Niagara proiektu pertsonalari. Orain arte ‘Ciudades inglesas’ eta ‘Cabezas disecadas’ singleak eta 2017ko ‘Las malas artes’ EPa publikatu dituzte.
Tenerifetarraren abestiak erreferentziazko autore orok, une heltzen denean, eman nahi duen kolpea dira. Klenasmo zirkular bat bailiran, gai ausart hau dute ardatz: haustura. ‘Las malas artes’ aurrerapauso irmoa da bere ibilbidean.
Singularreko lehenengo pertsonaren erabilera zein instrumentu akustikoena dira Best Niagarak darabiltzan oinarrizko tresnak, mezuak arreta osoa beregana dezan. Argiak dira bere asmoak; lehenengo arpeggiotik joko harmoniko ederrak eta irregulartasun metriko sotilak ezkutatzen dira, eta haien bidez bertso-lerro bakoitza dilatatzen eta deformatzen du. Bere musika objektu intimo bat da, gurea ez den une bati begiratzera gonbidatzen gaituen behatxuloa.