Primo da Naz Apariciok (Shonen bat, Have fun) bere bakarkako proiektu akustikorako aukeratutako izengoitia; baina ez dezagun utzi polisemiak okerreko bideetatik eraman gaitzan. Primoren lirika ez da batere xaloa, eta bere kantuetan ere ez dugu inozentziarik aurkituko. Aitzitik, aurrez juzgatu behar badugu, imagina dezagun senitarteko hori, bere urruntasun eta aldi berean berehalakotasunagatik gure ni umearen aurrean erreferente arrotz gisa agertzen dena, gure inguru hurbilena ere azaleratzeko gai ez diren sentimenduetarako lehen ate bat.
Sortzaile nekaezina da: hiru album eginak ditu, Anime roomsekin split bat eta bi EP («Arder» 2019an eta «Seis canciones» 2018an) zein baino zein ederragoak. Primoren musikak intimitatea, berotasuna eta samurtasuna transmititzen ditu, batzuetan malkartsu eta gordina, bestetan preziosista… baina batez ere talentua, poetika eta egia albotik botatzen ditu. Bere abestiek besarkatu, inprimatu eta zuregan agertzen dira, oharkabean. Gutxiengo handi batentzat, Primoren abestiak gure bizitzaren parte dira.
Analogiarekin jarraituz, Nazen abestiak uda iheskor batean lagun eta lagun min onena bilakatuko den ezezagun perfektu hori bezalakoak dira, zure une nostalgikoenetan zehar etortzen zaizun presentzia immanente bat bezala, intentziorik gabeko irribarre zirriborratu txiki bat bezala, malko berri batek masaila laztantzen digun bitartean.