Bai, egia da Borja Tellezek (Los bengala, The Faith Keepers), Libik (Tachenko, Picore, El brindador) eta Pitek (Tachenko, My Expansive Awareness) kontzertu bakoitzean lortzen dutela gure eskeletoa dantzan jartzea, bullarengea astintzea, flanak bagina bezala edo errobotak, baina kontuz, haien talentua harago doa eta…
«Las cosas que no puedo ver» bere bigarren diskoa kaleratu eta lau urtera, Señoras y bedeles hirugarren lan luze kutsakor batekin itzuli da. Zaragozako hirukoteak ahots-harmonia zainduak, eldarniozko letrak (edo agian ez hainbeste) eta abiapuntu soniko berritua oinarri hartuta egiten dakiela erakutsi du.
«Sí a todo»-k taldearen ezaugarri ei eusten die. Ereserkiz betetako diskoa baita, haien leloak oihukatzera gonbidatzen gaituztenak, zutitu eta dantzan, kantuan, garrasika, saltoka, musu ematera, maitatzera!