EP berri honekin, Tzesnek beretzat hartu ditu Arduraren lan hartako sei pieza, ez bakarrik besteren kontzepzioa gainditzeko, baizik eta bere esentzia berrasmatzeko (…) LA IGNORANCIA Javier Herrero
Bizkar-zorroan hamabi disko, trilogia bat N izeneko artistarekin (Hellmut Neidhart) eta etenik ez duen kolaborazio-sorta -Abgurd, Drone, TIBProd, Mystery Sea, Eclectic Reactions edo berea den SeriesNegras zigiluetan argitaratua-, Txesus Garate bihurtu da ambient eta zarata garaikidearen erreferentzia, baita (Paraluxekin elkarlanean) ikus-entzunezko anbiguotasunaren eta manipulazioaren musikarena ere.
Nahiz eta euskal esperimentazio-eszenako esploratzaile aseezin honen jatorria industrialaren irmotasunetik abiatzen den, azken bi hamarkadetan bere lanak (Tzesne izenez, Kkopu edo Gutural, GuZural taldeetako kide bezala) planteamendu askoz sinpleagoetarantz eboluzionatu du, konposizio zehatz eta multiformetan oinarritutakoak. Horren emaitza da musika-gorputz iradokitzaile, oniriko, erradikalki kontzeptual bat, konbentzionalismo musikalei muzin egiten diena.
Hain zuzen ere, soinuaren sinpletasun nuklear eta semantikoaren ideia -denboraren modelazioarena, alegia- izango da Tzesnek ‘Voltereta’-rekin topo egitera eraman duena. 2017ko albuma, Daniel Ardurak (Ensaña, Alado sincera, Sonio) gaur egun oraindik folk gisa ulertzen dugunaren josturak tolesten dituena, generoaren oinarriak zalantzan jartzen -eta iraultzen- dituen deskontestualizazio harmonikoaren ariketa monolitiko baten bidez. Orain, EP berri honekin, Tzesnek beretzat hartu ditu Arduraren lan hartako sei pieza, ez bakarrik besteren kontzepzioa gainditzeko, baizik eta bere esentzia berrasmatzeko. Plano formal berri eta bizigarri batean kokatzen gara, non jatorrizkoek beste esanahi bat hartzen duten, hemen, ‘Ateretlov’ honetan, atonalitatetik eta elektronikaren ateak irekita, ezohiko berrinterpretazio honetarako itxuraldatuta.