Soinuaren gaineko ideia poetikoak
Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidea, hamabi disko, trilogia bat N artistarekin batera (Hellmut Neidhart) eta haziz eta haziz doan kolaborazio sorta, besteak beste Abgurd, Drone Records, TIBProd, Mystery sea edo Eclectic Reactions zigilu ospetsuetan argitaratuak (bereaz gain, SeriesNegras). Txesus Garate ambient eta zarata-musika garaikidearen ezinbesteko erreferentzia bihurtu da, baita ikus-entzunezko manipulazioaren eta aktibismoaren erreferentzia ere (azken hori Paralux gipuzkoarrarekin batera).
Musika-konbentzionalismoetatik urrun, euskal esperimentazioaren eszenako esploratzaile aitzindari honen jatorriak musika industrialaren biribiltasunarekin bat egiten duen arren (Gutural), bere obraren zati handienak planteamendu kontzeptualetara eboluzionatu du; horren ondorio eta erakusgarri, musika-gorputz oniriko eta erradikala, oso estimulagarria dena.
Tzesne izenaren atzean zein beste proiektu batzuen partaide gisa (Kkopu muturrekoena, GuZural erritmikoena), soinuaren gaineko ideia poetikoak —denboraren modelazioa— konposizio zehatz baina multiformeen sinpletasuna azpimarratzen du, piezaren pertzepzio semantiko bati erreferentzia eginez.