Miguel A. García

Datozen kontzertuak

  • Programatutako kontzerturik ez

Bi hamarkada baino gehiago daramatza ekinean Miguel A. Garcíak, erreferentea musika esperimentalean eta soinu-artean, bai konpositore gisa egindako lanari esker, bai inprobisazio elektroakustikoaren eszenan egindako ibilbideari esker. Bi eremu horietan, gailu elektronikoetako hondakinetatik ateratako soinuetatik abiatuta egiten du lan, askotan landa-grabazioekin edo tresna akustikoekin harremanetan jarriaz.

Bilbotik, Miguel A. Garcíak Europa, Amerika eta Asia zeharkatu ditu, New Yorkeko Issue Project Room, Mexiko Hiriko Arteen Zentro Nazionala, Tokyoko Ftarri, Moskuko DOM Cultural Center, Parisko Église Saint-Merry edo Madrilgo Musika Auditorio Nazionala bezalako lekuetan arituz. Era berean, Jean-Luc Guionnet, Seijiro Murayama, Alfredo Costa Monteiro, Francisco Meirino, Francisco López eta IbonRG artistekin kolaboratu du, eta Zarata Fest eta bestelako ekitaldiak eta jaialdiak zuzendu, antolatu eta komisariatu ditu, baita Azkuna Zentroko “Hotsetan” programa edo Le Larraskito Klub mitiko eta desagertukoa ere.

Gaur egun, konposizio lana ardatz duela, Miguel A. García Dopelganger taldeko kide da Garazi Navas akordeoi jotzailearekin, eta ‘Eraeran’ pieza sortan ari da lanean, Euskal Herriko hainbat artistarekin. Kolaborazioak alde batera utzita, bere bakarkako diskografia ofiziala hamar albumetik gorakoa da, buru-belarri murgiltzeko moduko obra. Miguel A. Garcíaren piezek entzulea inguratzera egiten dute eta izaera abangoardistakoak dira – esperimentaziozko prozesuetatik abiatzen da, ondoren dokumentu eta birkonposatzen ditu interpretatuak izateko –, baina haietatik beti egoten da auto-sugestiorako gonbidapen erakargarri eta intimoa gure entzutean, eta horrek bikaintasunera garamatza.

Diskografia

Bideoak

Argazkiak

Erlazionatutako artistak

Playlists