IbonRG

Datozen kontzertuak

  • 27 / 04 IbonRG Kondestable , Iruñea

Nerbioi ibaiaren ezkerraldean sortua, duela jada bi hamarkada hasi zen IbonRG (Sestao, 1978) Bizkaiko eszena independiente eta esperimentalean parte hartzen, bai kontzertuak antolatzen (Kafea eta Galletak egitasmoan), bai beste musikarien lanak ekoizten eta moldatzen (Mursego, Manett, Xabier Montoia eta abar), baita -bereziki- musikari gisa, hainbat proiektutan.

Eten taldearekin argitaratu dituen lau diskoekin edota ahotsezko inprobisazioa eta elektronika uztartzen dituen Gargara bikotearen lanekin, IbonRG-k erabateko pieza bilduma osatuz joan da, exekuzio gordin eta mehatxugarrikoa, eta mezu sendokoa. Bere izenpeko bi lan batu zaizkio bildumari. Lehenengoa, ‘Hil zara’ izenekoa 2019an; eta bigarrena ‘oMOrruMU baMAt’ (2021), Enrike Hurtadorekin batera, Joxan Artzeren obratik abiatua.

Ibonek, hitz ezin zorrotzagoen jabe, eta subjetibismoari lekua eginez, letra-bilduma gotorra, solemnea eta, batez ere, zirraragarria aletuz doa. Dimentsio sinboliko horretan, denbora arrazionalizatzen duen gezurra estalgabetu nahi duen kanta bailitzan, kantaria neurritzat darabilgun kalkulua deszifratzeko lanetan aritzen da. Hitzak apuntatu egiten du, seinalatu egiten du eta guk naturan igar dezakegu memoriaren isla, desitxuratua, gure aurrean.

Diskografia

Bideoak

Argazkiak

Erlazionatutako artistak

Playlists