Zakhur hil bati
Zakhur zahar bat errekan —nehork ez jakin nondik jinik— zakhur bat zoan errekan uretan gaindi, arhin, hilik. Jon Mirandek 1952an ohoratu zuen hilotz horren gainean doa, ibaian behera, IbonRG eta Enrike Hurtadoren lan berriaren (Ediren al don) aurrerapen kantua. Eta meandroko ibaiertz bakoitzean, giro ezberdinak marrazten doaz, ahots, piano, txalaparta, gitarra eta elektronika garratzez, 2021ean «oMOrruMU baMAt» diskoarekin hasitako bidea beste eremu batzuetara eramateko.





