Garabato

Conjunto Podenco eta Lullavy

Entzun hemen:
  • Erreferentzia

    R74
  • Euskarriak

    Digitala, Biniloa
  • Fonograma

    Albuma

Bikaina (…) IDIOTEQ Karol Kamiński

Artista batek bere ahotsa aurkitzen duenean eta zer esan nahi duen dakienean, indargarria da koordenada horietan dabilen norbait aurkitzea, parametro beretan mugitzen den norbait, hizkuntza berean mintzo den norbait. ‘Ruina’ izeneko lehenengo albumak argia ikustearekin bat hasi zen Lullavy abesti berriak idazten, letorkeenean pentsatuz. Berehala sortu zen split bat egiteko aukera, eta Conjunto Podenco izan zen loratu zen lehen izena, hainbat arrazoirengatik, baina bereziki adiskidetasun eta miresmenagatik. Sakeleko telefono bidezko bi mezu eta minutu gutxi batzuk geroago, bi taldeak proiektu honetan ontziratu ziren. Handik aurrera, Kanaria Handia eta Bartzelona arteko bi mila eta laurehun kilometroko distantzia gutxienekoa zen, zeren, Conjunto Podenco eta Lullavyren moduko bi talde indarrak metatzeko prest daudenean, haien arteko distantziak ez baitu axolarik, musikak soilik.

Kanaria Handian José A. Lópezek duen La Caterva estudioa izan dute elkargune bi taldeok. Bertan aritu dira jo eta ke grabatzen partekatutako zirrimarra hau osatzen duten zazpi kantuak. Baztertutako kantarik ez, erdi ahaztutakorik ere ez. Testuak, bi kasuotan bizigarriak eta ezin zorrotzagoak, continuum poetiko batean alboratzen direla dirudi, zeinetan Conjunto Podencoko Fajardoren hitz biribil eta biziak Lullavyko Saúl Ibáñezen berbetako tentsio sorrak proiektatzen dituen irudientzako kontrapisu dira.

Orain gozatu. Gozatu Conjunto Podencoko bere kantuak josteko darabiltzan erritmo sintetikoez, baxu eta gitarraren arteko lerro txirikodatuez, haietako bakoitzean albainutzen baita amets bat, ideia bat. Gozatu Mar Otra Vez-en ‘Jonás’ klasikoaren berrinterpretazio bikainaz ere. Eta gozatu. Gozatu monolitismo ariketa paregabeaz, Lullabyren lau piezek osatzen duten blokearen talka bortitzaz. Izan ere, ertzak eta disonantziak gaindituta, odol hotsezko erakustaldia dira kantuok, konpromisoak zigilatzen dituen trazu irmoa. ‘Garabato’ bi talde anaituen, desberdinen arteko elkargunea da, lagun talde baten arteko unibertso partekatua. Sentikortasunez eta lan egiteko modu osagarriz, artefaktu bikaina aurkezten digute, heterogeneoa baina lan bakar gisa funtzionatzen duena. Lan herkuleoa, album larria.

Bideoak

Kritikak

Split sendo eta multifazetikoa. Bikaina
Karol Kamiński, Idioteq
Conjunto Podencok erabat sailkaezina den musika sortu du eta, bestalde, Lullavyren 'Si no lo piensas' aurten argitara eman den abestirik onenetakoa da
Editorial, Las notas del rock

Bestelako erreferentziak Conjunto Podenco

Playlists