Isasa y Córdoba

Isasa

Entzun hemen:
  • Erreferentzia

    R95
  • Euskarriak

    Digitala, Biniloa
  • Fonograma

    Albuma

Jatorri uruguaitarra duen Conrado Isasa (A room with a view) eta Kopenhagen bizi den Ignacio Córdoba (Fuego, MAGIA) artista madrildarraren arteko topaketaren ondorioz, esku artean duzuen diskoak talentu paregabe biren uztarketa gordetzen du. Orbita ezberdinetatik datorren bidegurutzea, hemen, ordea, gorputz musikal liluragarri bat eraikiz osatzen direnak.

Isasak lau disko plazaratu ditu, azkena bere izena daramana eta aurten argitaratu berria. Sentikortasun ikaragarri bati eta diskurtso tonalaren artikulazio bati esker – fintasun eta xumetasunez gainezka–, urteen joanak bere espazioaren giltza eman dio Isasari, gitarra instrumentalaren nazioarteko eszenaren barruan sartzeko. Isasa aspaldi hasi zen oroimenaren barru-barruko bazterrak aztertzen, eta pixkanaka, partzialki eta kontu handiz, argilunean, bere bizitzako eta familiako esperientziaren ondare erregogorra argitzen. Eta horixe dakar gure aurrera, zailena lortzeko: bere bizitza musikan birmoldatzea, unibertsala urratzea. Bestetik Cordoba dugu, Madrilgo punk eszenatik datorrena eta nazioarteko musika esperimentaleko eta inprobisazioko zirkuituetan ibilbide luzea duena. Cordoba zeremonia sekularren maisu gisa defini genezake: elektrizitateen gidari den gorputza -bereak eta besterenak-, betiereko ikastuna eta errorista profesionala, ondorengo helburua edozein musika diziplina estankoren konfort-eremuak leherraraztea duena. Beti, aurreiritziak eta itxaropenak gaindituz, eskolastikak ezarritako mugak lausotzen diren leku berri, ustekabeko, aldakor eta inklusibo batetik.

Gabonetan grabatu zuten, Victor Avilaren etxeko garajean (Escaire), Elxen, eta inolako isolamendu akustikorik eta intsonorizaziorik gabe. Isasak eta Cordobak osatu duten albumak muga zanpatzen du, eta aurrez pentsatutakoa eraldatzen du, etengabeko ezustekorantz biratzeko. Disko honek mugarria da bien ibilbidean, eta, aldi berean, gertukoenek ere imajinatzen ez zuten ezusteko oparia da. Mila esker.

Kritikak

Esku artean duzuen diskoak talentu paregabe biren uztarketa gordetzen du
Javier Herrero, La publicidad

Bestelako erreferentziak Isasa

Playlists