Siwomat «Mi yegua» izeneko album berri batekin itzuli da. Berlingo bikoteak grabatu, nahastu eta masterizatu du osorik. Estudioko bosgarren lan honetan, Pablo Paciuk (Montevideo) eta Carles Navarroren (Bartzelona) lehen diskoetan ohikoa zuten post-punk zorrotz eta beldurgarria, anitzago bihurtu da, bere ibilbideko diskorik ludikoena lortzeko.
Errepikapena hipnosirako tresna izanik, Siwomat «Mi Yegua» lanean adierazteko gai den abstrakzio musikalak artefaktu ahaltsu bihurtzen ditu bere kantuak, eta haien leloek sugestio subliminal aparta sortzen dute. Album hau entzunda, konturatu gabe, mundu subjektibo batean murgiltzen gara, berezko legeak dituen mundu batean, non behorraren kontzeptuak espazioan eta denboran zehar eramaten gaituen sentipen instintibo, inkontziente eta primario bati egiten dion erreferentzia, bestearekin konektatzen gaituen bitartean. Bestetasun naturala, animalia eta konplizea, errealitate kaotiko eta bortitz baten erdian.
Espazio/denbora zeharkatzeeko bide hori «Gente se ve extraña» abestiarekin hasten da, giza portaeraren une jakin batzuetara umorez hurbiltzen gaituen abestiarekin… Despresurizatu egiten dugu. «Acto de magia» den trantzetik sartu eta irtengo gara, eta, gero, «No quiero más Pepsi» esaldia formulatzen dugun bitartean, gure inguruan burbuilak igotzen hasiko dira. Iritsi «Race without horses» eta adimen artifiziala gure zainetan zehar… Konturatzen garenean denbora ona daramagula bueltaka, begiak «Merodeando» kantuan irekitzen ditugu A aldea amaitzeko, eta elkarren laguntza erkatzen dugu indibidualtasunaren eta mesfidantzaren erresuma honetan bizirauteko laguntza paregabe gisa. Gero, B aldea «Se escapa la música» abestiarekin abiatzen da. Halako kantu miresgarria bi egintza osagarritan, entzulearen buruan edozein musika-obraren xaflakortasun formalera eta horretatik eratorritako ondorengo interpretazioetara igortzen duena… Bat-batean, «Llueve en el avión»-eko esperientzia onirikoak diskoaren azken txanpara garamatza. Nahiz eta «Rebotes, rebrotes» eta «Una vuelta más» kantuetan barne-zatiketaren sentimendu horri buruzko kontzientzia hartzen dugun berriro, mina hain konplexua -intimoa eta unibertsala- baita, aurrera ateratzeko baliabide emozionalak aurkitzen ditugu, udaberria adibidez… Eta orduan, prest gaudela, udako gau baten atzean erlaxatzen gara «Mecedora» diskotik ateratzeko, inozentziaren, errespetuaren eta adiskidetasunaren amaren babespean.



















