Inquietante y fascinante a la vez (…) MUZIKALIA Fidel Oltra
Espainiako Levanteko Método Milton talde mitikoko partaide izan ondoren, eta izarren lerrokatzetik haratago doazen arrazoiak direla medio, 2005ean Nerea Lecuek bere alter ego-rik barnerakoi eta askatzaileena jantzi zuen: Thérèse. Garai hartan, Alacanteko artistak Portland (Maine) zuen bizitoki, eta Bostoneko Cerberus Shoal taldea zuen bizikide, arte-galerien modukoak ziren geladun etxe batean. Bertako egongela sukalde eta entsegu-lokala zen, eta etengabe agertzen ziren biran zeuden lagun musikariak… Orduan, iraultza ekarri zuten Earbait izeneko proiektu kolektiboarekin (batek kanta bat sortzen zuen, besteei hitzak baino ez zizkien pasatzen eta bakoitzak bere bertsio propioa egin behar zuen): Cerberus Shoal, Fire on fire eta Big blood taldeetako Colleen Kinsella artista polifazetikoaren testu batetik abiatuta, eta Caleb Mulkerinen kontroletan zuela, bertakoen burua zartaraziko zuen pieza bat grabatu zuen Nereak. Jarraian, Mulkerinek galdetu zion -Zer izen jarriko dizugu? (…). Nereak, zenbait hilabete lehenago 1938ko Balthusen lan batek erabat txundituta, hauxe erantzin zuen: -Thérèse (…).
Espainiara itzulitakoan, lehenengo kontzertuak egin zituen Thérèsek, eta ‘Nadadores’ (2008ko EPa) eta ‘Impermeable’ (2011ko albuma) argitara eman zituen, AEBko Dont trust the ruin zigiluan. Orain, zortzi urte geroago eta Madrilen lekukotuta, bigarren album liluragarri honekin itzuli da alacantarra: ‘Un paseo por el campo’.
Lehenik testua, ondoren musika. ‘Earbait teoria’ konposatze-metodoa hartuta, sarkasmotik abiatzen da Thérèse, errepresentatutako irudiarekiko interpelazio ehundura gisa. Groteskoa, muturrekoa, kontraesankorra eta zenbaitetan eder eta azalduezin, bere hitza gai da besteren areriotasuna somatizatzeko tumore izarigabean, izaki bat inkubatzeko gure irudi eta antzera. Helburu bakar batekin: suntsiketa eta konponketa leher daitezen, katarsia eragiteko, kamusada norbere egiteko eta, azken batean, beldurra gainditzeko. Bere hitzetan -Musika irakaslea da. Halako egun batez, musikarako gai gisa maitasuna proposatzean, ume batek eskutik heldutako bikote bat marraztu zuen eta esaldi hau paratu zuen: ‘Maitasuna, maitasun goxoa, eta pasealdi bat landetan’ (…).