Blankak bateria erosi zuen ikasteko. Albertok jakin zuenean, entsaiatzea proposatu zion eta Alboraiako basetxe zahar batean ekin zioten (egun, txufa lehortegia da), Valaentziako ortu betean. Filosofia-irakasleak eta aspaldiko lagunak, lehenengo entsaio haietako intuizio, kimika eta gozamenari esker 2015ean deitu zieten Felpudo Tos mitikoen remake diskoan parte hartzeko. Urte hartan ikusiko zuen argia haien izena zeraman diskoak. Frantzian eta Iberiar pentsintsulan hainbat bira egin ondoren, 2018an argitaratu zuten estudioko bigarren lana: ‘Chusma ocre’.
Ahapean kantatzeko modukoak izan arren, Césped de Verdaden kantak oihukatu behar dira, baina kontuz. Punk izaera hutsak baino, umoreak eta abstrakzio politikoak ematen diote zentzua guztiari, riff batetik bestera, hitza birrinduz slogan perfektua lortu arte.
Borja Boscàk (España, Portero regateador, Punk Floyd, etc) dioen bezala, Césped de Verdad orain eta hemen bizi garen unibertsoaren benetako giltzurruneko kolikoa dira. Kolikoa gero eta handiagoa da, hazi eta hazi, eta erraz txiza egiten, hori txiza egiten ohituta dauden horiek mintzen jarraituko du (…).