José Antonio Fajardo Fuerteventurakoa da eta Las Palmas de Gran Canarian bizi da. 2009an penintsularako bira bati ekin zionetik, bere ibilbideak noranzko bakarrean eboluzionatu du: hainbat single eta split —azkena, Arico kantautorearekin egina, non kanariar folklorea berrikusten duten—, EP bat eta lau disko kaleratu ditu, azken erreferentzia «Trecho» (2024) izanik. Ibilbide honekin batera, esperimentazio handiko lanak ere argitaratu ditu, bai bere kabuz («En casa», «A6A»), bai enkarguz; horren adibide dira Miguel G. Morales («La mirada pasajera», «Trabajadoras», «Escuchar la sombra»), Amos Milbor (Inmaculada), Leandro Betancor (Canarias, orillas de la historia —Alba G Aceytunorekin elkarlanean—) edo Juanma Romero (Durandal) zinemagileen pieza audiovisualetarako sortu dituen giro atmosferikoak.
Fajardok garatu duen ahoskera eta ahotsaren (ez) kontrola paregabea da. Majoreroak bazter utzi du dena, eta gai da bere gorputza ere enbargatzeko, hitza jartzeko egiaren bila noranahi abiatzen diren kantuen zerbitzura. Erraietatik samurtasun sakonenera egin dezake. Fajardoren ahotsak konposatzeko era eder eta beharrezkoa janzten du. Errekarentzako ubidearen moduan, piezek erdi osagarriei esker bizi dira. Kontrol horrek gain hartzen dio konposatzeko moduari, darabilen metrika zehatza eta naturala baita, darabiltzan egituretan diskurtsoak agintzen baitu zer erakutsi eta zer ezkutatu. Tentsioa eta goxotasuna, suspentsea eta barea, armonikoki konplexuak baina entzulearentzat xamurrak (erronka latza). Neurria eta zuhurtzia formaren atari badira ere, edukiarekin asmatzea beste kontu bat da… Emozioen patina oso bat azaleratzen. Solemnitatea darion ostadarra, zintzotasunetik zabaltzen dena eta, pixkanaka, forma estetiko esentzialak osatuz doana.
2009an ematen hasi zituen pausoek estatuko mugetatik barrura nahiz kanpora, era guztietako eszenatokietara eraman dute. Autokudeatutako espazioetatik, liburutegietatik, antzokietatik eta aretoetatik hasi, eta ospe handiko jaialdietaraino, hala nola Womad, A Tant Rêver Du Roi, Boreal, Monkey Week; beste latitude batzuetarako txiki-txikiak eginez ere (Habana, Alemania, Eskozia, Erresuma Batua).







































