Algae

Tilde

Entzun hemen:
  • Erreferentzia

    R91
  • Euskarriak

    Digitala, Biniloa
  • Fonograma

    Albuma

Poparen ertz estilistikoak inguratzen dituzte (…) LA PUBLICIDAD Javier Herrero

Bi mila eta bederatzian debutatu zutenetik eta orain arteko bi EP eta bi albumetan, Lluvi Farré, Mati Pando, Carlos Sánchez, Carla Suzart eta Mario Vélez elkartzen dituen Tilde taldea kantuak sortzeko modu idiosinkratikoa definituz joan da. Eta ‘Algae’ izeneko estudioko hirugarren harribitxi honetan kristalizatzen da modu berezi hori; horren erakusgarri da ‘Desapego’ single zoragarria.

Zuzenean eta inolako amarrurik gabe grabatua, Bartzelonako taldeak zoliaren eta zehatzaren arteko oreka gaitza erdietsi du. Haize kontra beti, bazterretatik ekoizten dituzte metrika eta kronika, ezusteko egiturak harmonia aberatsez betez, eta horien ardazten da hain berezkoa duten berba, ezinago berezia. Berba onbidezkoa, desanbiguazioantz ihesi etengabean doala dirudiena eta gure aurrean plano figuratibo bikoitz hau jartzen diguna: hausnarketa intimoenetik idatzitako kantak eta ahots umil baina irmo eta subertsiboa elkarrekin bizi dira bertan.

Diskoaren hastapenetik, ‘Voz de una gitana’, landaren deia sentitzen dugu eta haren laku eta zeru zabalekin bat egitera jalgitzen gara. Geroago ere hartuko gaitu sentikortasun horrek, beste angelu batetik bada ere. Hain zuzen, ‘Isla de plástico’-k ingurumenarekiko kontzientzia eta errespeturako egiten duen deian. Ondoren, ‘El rey’-k metxa pizten du eta ‘Aborto clandestino’-n sua hartzen du, eta diskoaren erdialdera iristen garenerako kantutegi osoa garretan dago… ‘Sal y farolas’ maisulana da amaiera, gerretako bortxatuei omenaldi sentikorra.
 Plano ez hain literal eta barnerakoiagoan, ‘Cola verde’-k hasiera ematen dio diskoaren beste linea diskurtsibo handiari. Horren eskutik murgilduko gara ‘Desgastada camiseta’ eta ‘Suelto’ kantuetan. Haietan dimentsio intuitibo berria irekitzen da, zeina esentzian poetikoa baita.
 Bi mila eta hamazazpian, taldearen bigarren lan luzeari esker, ‘Animares’, ausardiaz jositako taldea deskubritu bagenuen, orain ‘Algae’-n, Tildek bere dimentsio lirikoena eta andalusí-ena agerian jarri du, zaurian atzamar erraldoia zizelkatzeko. Norabide guztietan hedatzen den imajinario erraldoia.

Bideoak

Kritikak

Poparen ertz estilistikoak inguratzen dituzte, egitura oso aberats eta aurreikusezineko harmonien bidez. Harmonia horiek testu bizi, gogoetatsu eta borrokalariekin osatzen dira
Javier Herrero, La publicidad
Paregabea. Hordagoa jota garaile atera dira
Roco, La voz telúrica
Behin, bitan, hirutan entzun ahal dituzu abestiok... gelditzeko beranduegi dela jakin arte
José Miguel Carrasco, Sevilla disonante

Bestelako erreferentziak Tilde

Playlists