Gure herrialdeko panaromama musikalaren proposamenik apurtzaile eta interesgarrienetako bat (…) ROCKDELUX Juan P. Holguera
Dúo Cobra erdia (Javi Álvarezekin), Archipiel erdia (Ainara Legardónekin) eta inprobisazio librearen esparruan urte luzeak bizkarrean maDam Kolektiboan, FOCO Orkestran eta La Risoton, 2016an publikatu zuen Álvaro Barriusok bere lehen diskoa.
‘Siempre volviendo a casa’ lanean, Barriusok musika jarri dio Keshtarren memoria kolektiboari. Ursula K. Le Guinek ‘Always coming home’ liburuan deskribatutako etorkizuneko mundu bateko herria da Kesh. Zientzia fikzioaren eta antropologia mugetan ibiltzen den eleberri horretan dokumentu ugari bildu zituen idazleak: aurkitutako testuak, elezaharrak, errelatu laburrak, abesti folklorikoak, errezetak, antzezlanetako transkripzioak…
Alegiazko etorkizun batetik abesti horiek erreskatatzeko Barriusok zuen ametsari erantzun nahi dio diskoak. Bilduma honekin etortzeko den tradizioa orainaldira ekartzen du. ‘Siempre volviendo a casa’ bidaia pertsonal baten ondorio saihestezin eta ederra. Joan-etorriko kantuei omenaldia da, gitarra eta ahots hutsean emana, amerikar kontinentetik ekarritako erritmoak hartuta.