Dos gajosek musika bihurtzen dute “aski da gutxi” teoria. Teoria ezin osasungarriagoa, betiere, jagole gaituak baldin badaude gutxirekin aski esateko. Dos gajosek asko esaten dute gutxirekin- Kostunbrismoa rock primitibo bihurtzen dute, rock primitiboarekin pop nagitsu moduko zerbait egiten dute; eta azkenik, apenas bilatu gabe, pop espainiarrerako forma musikal berria lortu dute.
Esperanza Collado eta Juan Carlos Fernández (Baladista, Matrimonio, Penélope Trip) dira Dos gajos, eta ohikoa den hori erritual bitxi bihurtzen dute. Horretarako erabiltzen dituzten soinuek, batzuen belarrietarako akatsak diren arren, bertute dira. Melodien sinplea, erritmoen monotonia goxoa, konponketen laztasuna, soinuaren koketeriarik eza. Eta hitzak. Hitzek letania bilakatzen dituztesoinuarekin batera agertzen diren egoera eta istorioak. Gozoki mingotsak. Aldatz larria. Dantza geldoa. Zalantza bat. Galdera bat. Klaustrofobia.
Dos gajosek debuteko album homonimoa, ‘Y seis canciones’ izeneko EPa, eta 2013ko hirugarren eta azken diskoa, ‘Dos’, argitaratu dituzte. Oso etxeko zaigunmundu pribatu baten hedadura dira hiru lanok. Kanpoko linea musikal zenbait gure inguru eta tradizioekin ezin hobeto uztartzen direlako seinale dira. Gure errealitatearekin ere, hortxe baitago guk ikusi ez arren. Horixe dira Dos gajos. Horixe egiten dute. ‘Aski da gutxi’ teoria musika menderatzailearen zerbitzura. Dos gajosen kasuan, areago da (…) Rafa Cervera.