Baladista

Datozen kontzertuak

  • Programatutako kontzerturik ez

Bere aurreko proiektuak inoiz entzun dituenak berehala atzemango du Juan Carlos Fernándezen eskua (Dos Gajos, Matrimonio, Penélope Trip), eta darabilen espektro musikal eta tematikoa. Hala ere, ‘denak berdin jarraitzen duela’ azaltzen saiatzen den heinean errazago konturatzen gara bere eboluzioaz.

Baladista izenpean atera duen lehehengo diskoan, eta bakarrean, nabarmena da Dos Gajosen bluesaren aparretan eta Matrimonioren folkean murgiltzen zen fingerpicking makinala. Kurt Weil ere, gerrarteko kabareta eta hispanoamerikako musika: zenbaitetan ematen du Juan Carlosek Violeta Parraren ‘Gracias a la vida’-ren ifrentzua idazten duela behin eta berriz, haren bitalismo samindua nolabaileteko existentzialismo ezkutuz ordezkatuaz.

Era horretan, baladistak zalantza, etsipen eta ameskerien inbentarioa osatzen duen bitartean, bekain kakotuko bere malenkonia besarkatzen dugu, gurea bailtzan. Gure buruari etengabe errepikatzen dizkiogun barne bakarrizketak abesti bilakatzen ditu, egunerokoan borrokatzen dugun izaeraren buxaduraren aurrean (…) Javier Aquilué

Diskografia

Bideoak

Argazkiak

Erlazionatutako artistak

Playlists