Bi single eta bi disko «Matemática ingenua» (2018), «Electromagnetismo» (2020) eta «Más allá de lo razonable» (2023) ezin pertsonalagoei esker, denbora igaro ahala, Salva Alambrek (Electrowendy, Los alambres) bere lengoaia propioa artikulatu du. Sormen bakoitza aurrekoa baino kitzikagarriagoa da, jolas kontzeptual intrigagarri baten arau berri eta ustekabekoei erantzuten diela baitirudi, bere buruarekin baizik ez ditu kontuak garbitzen.
Bada, adi, orain Murtziako artista «Otra nube de polvo» izeneko estudioko laugarren lanarekin itzuliko da orain. Album intimo bat, non murtziar artistak sentiberatasunez hausnartzen duen bizitzaren iheskortasunari buruzeta gure kontroletik at dauden alderdi sinple zein konplexuei buruz.
Berriro Marco Velascorekin El miradoor diskoan grabatua, diskoa bisuiteren inguruan egituratzen da, eta suite bakoitza hainbat kantutan artikulatzen da. Horien bitartez, psikodelia, sampledelia, soinu-diseinua eta elektronika esperimentala synth pop eta artrockarekin uztartzen diren mundu batean sartzen gara.





















