Más allá de lo razonable

Salva Alambre

Entzun hemen:
  • Erreferentzia

    RLP103
  • Euskarriak

    Digitala, Gatefold biniloa
  • Fonograma

    Albuma

Bi single eta bi disko (‘Matemática ingenua’ (2018) eta ‘Electromagnetismo’ (2020) ezin pertsonalagoei esker, denbora igaro ahala, Salva Alambrek bere lengoaia propioa artikulatu du. Sormen bakoitza aurrekoa baino kitzikagarriagoa da, jolas kontzeptual intrigagarri baten arau berri eta ustekabekoei erantzuten diela baitirudi, bere buruarekin baizik ez ditu kontuak garbitzen. Bada, adi, orain Salva Alambre XXI mendeko ahots-disko batekin itzuliko baita, ‘Más allá de lo razonable’ bikainarekin.

Marco Velasco ohiko laguntzailearekin batera ekoitzia eta beste hainbat kolaboratzailez mukuru (Susana López (Susan Drone), Nino García (Cherry), Alejandro Martínez (Klaus & Kinski, Alexanderplatz), Paula Sal (Pau from Mars) eta Yago García (Color Clash, Perapertú), musika konposatzeko eta soinua eraikitzeko ahotsen erabilera esklusibotik abiatuta eraiki den diskoa da Salva Alambreren estudioko hirugarren lana. Horrek ahalbidetzen du, kantu guztien arteko batasun formala ezartzeaz gain, ‘Más allá de lo razonable’ gaztelaniazko objektu material bakarra izatea. Velasco eta Alambre ehundura imajinaezinak lortzera iritsi dira jatorrizko kapturen tratamendu eta manipulazioaren bidez, ahotsa tenkatuz morfologia sinestezinak lortzeko. Alambreren hitzetan -Jakina, aukera aprobetxatu nuen pailazokeria guztiak egiteko. Nire bentrilokuo-dohain zalantzagarriak lantzea, gargara solo bat egitea edo apo baten krokarra emulatzea (…).

Baina kontuz, ‘Más allá de lo razonable’ ez zen ideia estetiko horretatik abiatu ahatik, baizik eta utopiaren, subjektibotasunetik orokortasunarekiko enpatiaren eta, azken batean, komunitate-kontzientziaren eta gizarte-berrantolaketaren kontzeptuei buruzko hausnarketatik. Ondorioz, disko honetako abesti guztiek mundu utopiko baten ikuspegi desberdinak adierazten dituzte edo azal ditzakete, eta maitasuna, adiskidetasuna, kontzientzia, natura edo aurrerapena jorratzen dituzte. Era berean, ahots bakar baten bidez sonatzen eta resonatzen dute, zeina ahotsen ahotsa baita. Disko honekin Salva Alambrek bere burua gainditzen du, eta are altuagoa den listoia igotzen, hirugarrenez, gainera, Beraz, utzi harritzen, gozatzen eta partekatzen disko hau, orain, gaur, gure garaiko musika zoragarri baten aurrean gaudelako, obra paregabe baten aurrean.

Bideoak

Kritikak

Albumak blaitzen duen izaera esperimentalak ez du talkarik egiten pop izaerarekin, ahotsen harmoniei esker, zeinetan aldarrikatzen den elkartasuna eta progresoaren ideia koloka jartzen den
David Saavedra, Rockdelux
Musika zapartzailea, boterea eta iruzkin bakarrak eta oinarrizkoak dituena
Javier Herrero, La publicidad

Bestelako erreferentziak Salva Alambre

Playlists