‘Alado’ (hegodun) adjektiboaren sustantibizazioa ‘sincera’ (egiatia) kalifikatzailearekin genero konkordantziazko berariazko akatsa da. Bai gramatikazko tortsio horrek, bai inposizio semantikorik ezak definitzen dute Alado sinceraren musika, hamarkada bat eta erdiz garatuz joan den hizkuntza propioa, sofistikatua eta esplizituki poetikoa. Seigarren lana dakar Igualadako taldeak, eta lehenengoz dastatzen denetik, atzematen da mami handia duela eta entzunaldi ugari eskatzen dituela. ‘Explica’ meategi baten modukoa da, areago kontuan badugu taldeak -bereziki 2012ko ‘Pacífico’ diskotik- ondo dakiela errealitate konkretuaren hedapen denotatiboaren bidez abestiak pieza multiforme bihurtzen, hainbat angelutatik interpretatzeko eta gozatzeko modukoak.
Berriz ere, Estudio Brazilen grabatu dute Javier Ortizekin (lehenengo aldiz injeniari bereerarekin aritu dira) eta ematen du Daniel Ardura, David Berenguer, David Comas eta Oriol Solé lehenengo entsaiotik, lehenengo zirriborroetatik, aritu direla kantuen konplexutasun teknikoa definitzen, gerora modurik sinple eta zuzenenean interpretatzeko, apaindura oro ezabatuta. Beldurraren eta umorearen artean mugitzen dira, errazki; ondoren, guk txilinbuelta hori jasotzen dugu modu erradikalean (baina aldakor -ora esplizitua, ora ezkutua- gure entzute subjektiboa zein den), baina mezua ez da doakoa, une oro integratuta dago horren azpian datzan ohiz kanpoko diskurtso zabalagoan.
2014ko ‘La misma figuración’-ek izan zuen helmugatik abiatzen da ‘Explica’, baina orain ertzetan eta anomalietan barneratzeko. Hala, ertzak erronkatzat hartuta sakontzen da, eta anomalia ezabatze gisa, aukeren eremuan bistaratzen den brastakoa, erabakiak hartzeko eguneroko ariketa zilegian igaro ohi dugun edozein saretaren gainetik. Harira: Alado sincera disko berria argitaratzera doa, eta zale sutsuenok ospatzeko aitzakia dugu. Mamitsua baita dakarrena, eta, Kirkegard aipatuz, <behatzeko tokia aurkitu behar dugu>.





































