Alado sincera

Datozen kontzertuak

  • Programatutako kontzerturik ez

David Berenguerrek (U-Tòpics, Princess plan), Oriol Solék (Ghandi rules OK), David Comasek (Quòniams) eta Daniel Ardurak (Ensaña, Sonio) osatu zuten Alado sincera 2001ean Igualadan eta orain arteko sei albumetan rock lengoaia sofistikatua eta espliituki poetikoa ondu dute.

‘Alado’ (hegodun) adjektiboaren sustantibizazioa ‘sincera’ (egiatia) kalifikatzailearekin genero konkordantziazko berariazko akatsa da. Bai gramatikazko tortsio horrek bai inposizio semantikorik ezak definitzen dute Alado sinceraren musika.

Lehenengo bi diskoetako pop progresibotik aldenduta, ‘Palipsesto’ izeneko hirugarrenean taldeak abesti egitura konplexutan oinarritzeari ekin zion, metrika irregularrekoak eta erresoluzio gabeko progresio harmonikoak erabilita. Azken hiru diskoetan, ‘Pacífico’, ’La misma figuración’ eta ‘Explica’ izenekoetan, Alado sincerak errealitate zehatzaren botere adierazgarri berria zabaldu du, eta horri esker kantuak pieza multiforme bihurtzea lortu du, hainbat angelutatik aztertuak eta gozatuak izateko modukoak.

Diskografia

Bideoak

Argazkiak

Erlazionatutako artistak

Playlists