Inot Eratsis

Datozen kontzertuak

  • Programatutako kontzerturik ez

Inot Eratsis Toni Sistaré da (Ghandi rules OK). DIYaren maitale ororentzat, artista igualadar honek aurrean jartzen digun imajinario misteriotsua erronka liluragarria da. Kantuok bere izaeraraino iristeko atea zabaltzen dute… eta behin barruan gaudela biolentzia geldiarekin egioten dugu tupust. Samurtasuna eta sentikortasuna marrazki oro muxarratzean, subkontzienteak gordetzen dituen ñabarduren espektro latza erauzten.

Album bakarrean betikotuta, ‘Les hores’ (2010), abiapuntu diren ideietatik errepikapenak, kiribilak garatzen ditu Tonik, egoera aldakorretara eraman arte, jatorrizkotik ezberdina, patroi berbera izan arren. Loop efektuaz gain, instrumentazio eta konponketa aberatsez baliatzen da, eta bertan biltzen ditu hainbat eta hainbat jenialtasun eraikitze/deseraikitze prozesuan daudenak, buelta bakoitzean aletzen direnak.

Sortze-prozesua da helmuga bera. Horra hor bere kantu eder eta inperfektuen zentzua. Bertara murgiltzean, alez ale, bere obra introspektiboak igortzen duen seinalea atzematen da.

Diskografia

Bideoak

Argazkiak

Erlazionatutako artistak

Playlists