Neurotic kites Joseph Hilferty (San Franciso, AEB) buru duen estudioko proiektua da. Pop huts, melodiko, preziosista, oso intimo, biografiko eta autobiografikoarekiko leialtasun handiko proposamena.
David Berenguer (Alado sincera, U-Tòpics), Toni Sistaré (Inot Eratsis, Ghandi rules OK), Oriol Soler (Ghandi rules OK, Alado sincera) eta Gerard Vich (Palisandro) lagunek inguratuta, 2010ean Hilfertyk orain arteko bere disko bakarra argitaratu zuen, ‘Lives’ izenekoa.
Neurotic Kitesen musika, aura oso hauskor eta sentiberak inguratzen du etengabe, zeinean lurrazpiko dream pop oihartzunak entzuten diren eta sinpletasunak egia pertsonalena adierazteko hitza hartzen duen. Oso zirraragarria.